XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ARRENDU.

ABERRI-ORTZIA illundu zan, Sabin mattia, zeuk azken-agurra ainbeste matte zeban Euzkadi oneri emon zeutsonian.

Sukarrieta'ko juale-dunbatsak agiri ebenian zure erijotz-garaya, ikasliak, arriturik umezurrtasun itzal onegaz, arinka giñoyazan baserri atara, Sabin-gogo inddarrtsubaren gorpu-illaren billa, ta belaunbiko auzpeztubaz illaren aurrian, negarr-malkoz begijak estalduta, sendotasuna eskatzen geutzun, zeure irakaspen-bidez aberri-gaizkatzalle jarrattuko gebala opaz.

Amazorrtzi urte igaro dira au jazo zanetik, eta ordutik ona, Irakaslia, itxi zeuskun atzalburubak ekaitz gogorrik asko garaitu dauz eta arerijorik gogorrenak ezin ixan dabe orbandu Sabin illaren ixen garai ta azkarra.

Baña arerijuak al ixan eztabena, zeuk, Sabin mattia, ikasletzat ludijan zeukazanak zure gomutea oldarrtu nai ixan dabe, ta irain au aberrtzaliei jakin-erazo dautsien bialari zintzuak, zeure odolaz iragiko Euzko-Alderdi'ttik jaurti dabez, alan-olako erabilkunde lotsorr-bidiak nasattutiarren.

Urteurren illuna, Irakasle mattia, aurtengua.

Zure gorpu illa oe otzittuan eguanian baño goibelago aurkitzen da aberri-ortzia.

Zeure erijotz garratzaz irasi zeban gudaltza aberrkoya zatittu edo bananduta; Zeuk erijotzaz lorrtu zeban gurenda ixugarrija Jel-izparringiz lañoztu; Zeure euzkel-irakaskintzeak ezetsitta, ta zeure irakaspenak aberrijatzaz, euzkereatzaz ta aberrija gaizkatzeko arazo gustijetzaz jarraitzen dogunok, ezetsi ta jazarrkatuta, zeure jarraitzalle deitzen diran orrekatik.